Berriz ere buruz buruko partidei esker, lidergoa sendotu du Mikel Inuntziagaren taldeak Indartuta irten da Mikel Inuntziagaren taldea Plazandreak txapelketako ligaxkaren bigarren itzuliaren hasieran. Lehen itzuliaren hasieran bezala, buruz buruko partidei esker bi puntu batu dituzte Inuntziagaren neskek Reyes Azkoitiaren taldearen aurka eta sei punturekin, sailkapeneko lehen postuan sendotu dira, gaurko euren aurkariek baino bi puntu gehiago batuta. Indartsu ekin diote bi taldeek jardunaldiari, MIren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga aukeratu dituzte euren entrenatzaileek lehen kaiolako honetarako eta bi pilotariek partida handia eskaini dute, os borrokatua eta ondo jokatua. Azkenerako, gernikarra nagusitu da 9-12 eta buruz buru partidarik galdu gabe jarraitzen du bi urtetan. Su Berri taldeko aurrelariak, hala ere, azkar atera ahal izan du lehen partida horretako arantza, Capellanen ordez aritu den Arrate Bergararren laguntzarekin, 12-7 nagusitu baitira Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalagaren aurka. Hirugarren partidan Mirian Arraiza eta Madalen Etxegarai aritu dira elkarren aurka eta oñatiar gaztea nagusitasunez gailendu da, 6-12ko emaitzarekin, jardunaldiko garaipena MIkel Inuntziagaren taldeari emanaz. Miren Larrarte 9/ Olatz Arrizabalaga 12 Arrate Bergara-Miren Larrarte 12 / Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga 7 Mirian Arraiza 6/ Madalen Etxegarai 12 –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––– Los duelos individuales refuerzan el liderato de las de Mikel Inuntziaga El equipo de Mikel Inuntziaga ha salido reforzado de este inicio de la segunda vuelta de la liguilla del campeonato Plazandreak. Al igual que en el inicio de la primera vuelta, los partidos individuales han permitido a las chicas de Inuntziaga sumar dos puntos ante el equipo de Reyes Azkoitia y con seis victorias, consolidarse en la primera posición de la clasificación, sumando dos puntos más que sus rivales de hoy. Los dos equipos han arrancado con fuerza la jornada, Miren Larrarte y Olatz Arrizabalaga han sido elegidas por sus entrenadores para este primer partido de la jaula y ambas pelotaris han ofrecido un gran partido, muy peleado y bien jugado. Al final, la de Gernika se ha impuesto 9-12 y sigue invicta en dos años. Sin embargo, la delantera de Su Berri se ha podido sacar rápidamente la espina de este primer partido con la ayuda de una Arrate Bergara, que ha sustituido a Capellán, y se han impuesto por 12-7 a Nora Mendizabal y Olatz Arrizabalaga. En el tercer partido se han enfrentado Mirian Arraiza y Madalen Etxegarai y la joven oñatiarra se ha impuesto con autoridad por 6-12, dando la victoria de la jornada al equipo de Mikel Inuntziaga. Miren Larrarte 9/ Olatz Arrizabalaga 12 Arrate Bergara-Miren Larrarte 12 / Nora Mendizabal-Olatz Arrizabalaga 7 Mirian Arraiza 6/ Madalen Etxegarai 12