Reyes Azkoitiaren taldea bigarren postuan kokatu da Plazandreak saioaren ligaxkako lehen itzulia amaituta Pixkanaka ari da Plazandreak saioa bere ibilbidea egiten eta gaur jardunaldi garrantzitsua jokatu da Zornotzako pilotalekuan, lehen itzuliko azken jardunaldia jokatu baitute Reyes Azkoitia eta Erlantz Garciaren taldeek. Reyesenak bi partida irabazteko gai izan dira eta bi puntu horiekin sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira hiru punturekin, Mikel Inuntziagaren talderengandik puntu batera eta gaurko euren arerioek baino bat gehiagorekin. Gaurkoan behartutako aldaketa txiki bat izan da, Andrea Capellán gaixo dagoelako eta bere ordez Miriam Arrillagak jokatu du. Lehen partidan Miren Larrarte eta Amaia Aldai izan dira bi entrenatzaileek aukeratutako pilotariak eta partida ikusgarria eskaini dute. Miren Larrarte oso erasokor hasi da lehenengo tantotik eta 4-1 aurreratu da markagailuan. Hala ere, Amaia Aldai ez zegoen barkatzeko, larunbateko arantza kendu nahi zuen eta lana eginaz, 8-6 aurreratu da. Bi pilotariek erritmo bizian jokatu dute, oso ondo bukatutako tantoak izan dira eta azkenean Amaia Aldaik 12-8 irabazi dio Miren Larrarteri. Binakako partidan entrenatzaileak euren estrategiak fintzen joan dira eta Reyes Azkoitiak Arraiza eta Arrillaga atera ditu bikote bezala eta Erlantz Garcíak aldiz Amaia Aldai eta Uxue Oses aukeratu ditu. Bikote gipuzkoarra oso indartsu irten da kantxara, beste erritmo bat jarri diote partidari eta 10-4 aurreratu dira. Eskuetatik justu, Uxue Oses ezinean aritu da. Amaia Aldai saiatu da aurre egiten eta oreka bilatzen baina ezinezkoa izan du Gipuzkoarren aurka. Garaipena Arraiza eta Arrillagarentzat izan da 12-5 eko emaitzarekin. Bigarren buruz burukorako Leire Garai eta Miriam Arrillaga aukeratu dituzte entrenatzaileek eta ordezko bezala lan bikaina egin duen Miriam Arrillagak nagusitasun handia erakutsi du. Ez du aurkaririk izan kantxan bere egunik onena izan ez gasteiztarraren aurrean. Saiatu da, baina ezin izan du Arrillagaren erritmora moldatu. Azkenean 12-6 nagusitu da Miriam Arrillaga. Amaia Aldai 12 / Miren Larrarte 8 Amaia Aldai-Uxue Oses 5 / Arraiza-Arrillaga 12 Leire Garai 6 / Miriam Arrillaga 12 argazkiak –––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––––– El equipo de Reyes Azkoitia se coloca segundo al término de la primera vuelta de la liguilla del programa Plazandreak La competición de la segunda edición del Plazandreak va haciendo su recorrido poco a poco y hoy se ha disputado una jornada importante en el frontón de Zornotza, ya que los equipos de Reyes Azkoitia y Erlantz García han disputado la última jornada de la primera vuelta. Las de Reyes han sido capaces de ganar dos partidos y con estos dos puntos se han situado segundas de la clasificación con tres puntos, a un punto del equipo de Mikel Inuntziaga y con uno más que sus rivales de hoy. En la jornada de hoy ha habido un pequeño cambio forzado por la enfermedad de Andrea Capellán y en su lugar ha jugado Miriam Arrillaga. En el primer partido Miren Larrarte y Amaia Aldai han sido las pelotaris elegidas por sus entrenadores y han ofrecido un partido espectacular. Miren Larrarte ha comenzado muy agresiva desde el primer tanto y se ha adelantado 4-1 en el marcador. Sin embargo, Amaia Aldai no estaba para perdonar, quería quitarse la espina del sábado y se ha adelantado 8-6. Al final, Amaia Aldai ha ganado 12-8 a Miren Larrarte tras un partido disputado a gran ritmo y con tantos muy bien finalizados. En el duelo por parejas los entrenadores han ido afinando sus estrategias y Reyes Azkoitia ha alineado como pareja a Arraiza y Arrillaga mientras que Erlantz García ha elegido a Amaia Aldai y Uxue Osés. La pareja guipuzcoana ha salido muy fuerte a la cancha, han puesto otro ritmo al partido y se han adelantado 10-4. Justa de manos, Uxue Osés ha sufrido mucho y no ha podido sujetar el partido. Amaia Aldai ha intentado hacer frente a sus rivales y buscar el equilibrio pero lo ha tenido imposible ante las guipuzcoanas. La victoria ha sido para Arraiza y Arrillaga por 12-5. Para el segundo mano a mano las entrenadoras han elegido a Leire Garai y Miriam Arrillaga y la de Aginaga, que ha realizado un gran trabajo como suplente, ha demostrado una gran superioridad. No ha tenido rival ante la gasteiztarra, que no ha tenido su mejor día en la cancha. Lo ha intentado, pero no ha podido adaptarse al ritmo de Arrillaga. Al final, 12-6 para Miriam Arrillaga. Amaia Aldai 12 / Miren Larrarte 8 Amaia Aldai-Uxue Oses 5 / Arraiza-Arrillaga 12 Leire Garai 6 / Miriam Arrillaga 12