ELKARRIZKETA/ENTREVISTA: Amaia Aldai Zer egin behar du zuen bikoteak ondo irabazteko aukerak izateko? - Finala gogorra ikusteot. Beraiek dira txapelketa hau irabazteko faboritoak. Aurrean nahiko lehia estua eta parekatua dau baina atzean agian Enara konstanteagoa eta huts gutxiago egiten duen pilotaria da. Uste dot Olatz jokoz kanpo ixtea dala erabaki onena eta atzean pelota mugitzen saiatu behar garela. Zabalera, atzean bien tartera etab. Bi aurrelariek esperientzia gehiago duzue eta atzelarriak gazteagoak dira, igerri dezakete presioa? - Nik uste dot asko igerriko dala batetik Andrea izatez urduria da eta holako partidu batek urduritasune handitu eiten dau, eta Enara be urduri egongo dala uste dot. Beraz partiduaren ekimena bai Olatzek eta bai nik hartu beharko dogula uste dot. Ligaxkako partidan Olatzek eta Enarak irabazi zuten, zerbait esan nahi du horrek? - Partidu hori nahiko parekatuta egon zan nahiz eta 22-17 galdu. Hor ikusi zan bikote bik irabazi ahal genula partidu hori baina egoera orain guztiz ezberdina izango da. Beraiek faboritoen presioa izango dute eta ni eta Andrea be urduri egongo gara final bat dalako. Eta Irunen izanda, aurreko bietan jenderik gabe edo ia jenderik gabe jokatu zenuten, oraingoan harmailak beteta arituko zarete, zertan aldatzen da? - Frontoia beteta ikusteak niri behintzat poztasune trasmititzeozte baina horrek presioa eta urduritasuna be dakar.