Webgune hau cookiak erabiltzen ditu bezeroaren esperientzia hobetzeko. Webgunean jarraitu ezkero hau hobertzen duzula ultertuko dugu. Informazio gehiago Itxi

Berriak
Back to Top

Berriak

 

Emozioz eta kalitatez beteriko jardunaldi batek eman dio hasiera Elgetan lehen mailako LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketari

Urtetan bertan jokatutako kaiolako txapelketa ospetsuan aritutakoak dira gaur egungo eskuzko gizonezko pilotaririk ezagunenak eta handia izan zen halaber LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP txapelketak Elgetan sortu zuten ikusmina. Frontoia pilotazalez bete zen goizeko lehen ordutik eta bertan aritutako 12 pilotariek bikain erantzun zioten sortutako arretari.

Egungo espezialista onenen lehen hartu-emana zen Elgetakoa txapelketarekin eta, hala ere, orokorrean oso partida borrokatu eta orekatuak suertatu ziren, nahiz eta kasu batzuetan markagailuak kontrakoa adierazten tematu.

Bereziki lehiatua suertatu zen hirugarren multzoa. Patri Espinar, Maite Ruiz de Larramendi eta Maddi Mendizabalen arteko partidak oso luzeak eta borrokatuak irten ziren eta ahalegin horrek izan zuen saririk, hirurek lortu zuten eta hilaren 25an Zallan egoteko txartela. Maddi Mendizabal hirugarren geratu zen, baina bera izan da multzo guztietako galtzaileen artean emaitzarik onenak lortu dituena.

Aipatzekoa baita ere Miren Larrarteren sailkapena eta erakutsitako maila. Bidaniko pilotaria E multzoan aritu zen Maider Mendizabal eta Leire Garairekin batera eta bere bi partidak irabazteaz gain, aurkariak desesperatzera ere heldu zen erakutsitako baliabideekin.

Ikusleen artean, Elgetako harmailan izan zen Carlota Albas, Aragoiko Pilota Federazioko presidentea.

Hurrengo kanporaketarako sailkatutako pilotariak

Olatz Arrizabalaga

Eneritz Arrieta

Leire Etxaniz

Olatz Ruiz de Larramendi

Maite Ruiz de Larramendi

Patri Espinar

Maddi Mendizabal (Errepeskatuta)

Maider Mendizabal

Miren Larrarte

.

Emakume Master Cup


 

Gordexolan erabaki dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako promozio mailako finalerdietan sartzeko lehiatuko diren sei pilotarien izenak

47 Multzo, 141 partida eta lehiaketako 50dik gora orduren ostean, Ohiana Orbegozo, Amaia Aldai, Araitz Eizagirre, Naroa Elizalde, Naroa Agirrre eta Maddi Unanue dira Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako lau eta erdiko Promozio mailako finalerdietan egoteko lehiatuko diren sei pilotarien izenak. Dozena erdi pilotari hauen artetik irtengo dira –datorren azaroaren 17an, arratsaldez, Lemoako pilotalekuan jokatuko diren partidetako lau onenak sailkatuko dira,– abenduaren 2an Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko diren finalerdietarako sailkatuak.

Gasteiz, Abadiño, Bartzelona eta Zaragozaren ostean, Gordexolako Beraskola pilotalekuan jokatu zen emakumezkoen esku pilota txapelketarik onena den txapelketaren azken jardunaldia. Eguraldi onak lagunduta, asko izan ziren Enkarterriko pilotalekura gerturatu ziren pilotazaleak. Kirol alorrari dagokionean, nabarmentzekoa da, publikoaren eta etxekoen babes osoa izan zuen arren, Reyes Azkoitia pilotari beteranoa txapelketatik at geratu zela, Gasteiz eta Abadiñon emandako maila izugarriaren ondoren.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup  txapelketarekin hurrengo hitzordua Elgetan izango da, hurrengo igandean, hilak 11. Bertan, lehen mailako txapelketari ekingo zaio. (Kartelera bertan igortzen dizuegu, Gordexolako emaitzekin batera)

.

Emakume Master Cup


 

Hasiera itxaropentsua izan du Laboral Kutxa Emakume Master Cup lehiaketak Gasteizen

Bost orduz luzatu den lehen lau eta erdikoaren lehen jardunaldian maila oneko 54 partida jokatu dira


Gasteizen jokatutako Lau eta erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cuparen lehen jardunaldiak, inoizko parte-hartze handienak sortutako ikusmina berretsi baino ez du egin. Beti-Jai guneko lau pilotalekuetan bost orduz aritutako pilotarien jardunetik bi ondorio nagusi atera daitezke. Lehena, parte-hartzaileek txapelketa hartu duten seriotasuna. Izan ere, deituta zeuden 54 pilotarietatik bakarrak ere ez du hutsik egin eta prestatuta zeuden 54 partidak jokatu dira, euretako 36k lehian jarraitzeko txartela eskuratu zutelarik. Eta ezin da ahaztu, inolaz ere, urtez urtez pilotarien maila nabarmen igotzen ari dela, batez ere lehiakide gazteenen artean eta Mendizorrotzako pilotalekuetara gerturatu ziren ikusleek maila oso politeko partidez gozatu ahal izan zuten.

Aho zapore gozo honekin, Laboral Kutxa Emakume Master Cup-aren hurrengo zitak datorren asteburuan izango dira. Alde batetik, atzeratutako Bartzelona eta Zaragozako kanporaketak jokatu dira eta bestalde, Abadiñon Promozio mailako hurrengo kanporaketako partidak jokatuko dira igandean.
.

Emakume Master Cup


 

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketak hazten jarraitzen du, 92 pilotari lehiatuko dira Lau eta Erdiko Txapelketan

Lau eta Erdiko LABORAL KUTXA EMAKUME MASTER CUP lehiaketaren hazkundeak ez du etenik. Horixe ondoriozta daiteke igandean amaitu zen izen ematearen datuei erreparatuta. Izan ere, iazko lehen edizioan 80 pilotarik parte hartu zuten bitartean, aurten 92 dira izena eman dutenak. Nabarmentzekoa da, 92 izen hauetariko 24 berriak direla, hau da, lehen aldiz arituko direla txapelketan. Jatorriari dagokionean, bizkaitarrak izango dira nagusi, baina kontuan hartzekoa da baita ere Kataluniako pilotarien presentzia, izan ere, orotara 12 dira bertako parte hartzaileak.

Mailei dagokionean, 12 pilotari arituko dira Lehen Mailan eta 80, berriz, Promoziokoan.

Lehen mailan:
Bizkaia: 3
Gipuzkoa: 5
Nafarroa: 3
Araba: 1

Promozio Mailan
Bizkaia: 28
Gipuzkoa: 24
Nafarroa: 7
Errioxa: 5
Katalunia: 12
Aragoi: 4
Mexiko: 1

Bi mailak batuta:
Bizkaia: 31
Gipuzkoa: 29
Nafarroa: 10
Errioxa: 5
Katalunia: 12
Aragoi: 4
Mexiko: 1

Txapelketa urriaren 21ean hasiko da Zaragoza, Bartzelona eta Gasteizen –Beti Jai instalakuntzetan– jokatuko diren aurrre-kanporaketekin. Mendizorrotzako lau pilotalekuak erabiliko dira, kantxa bakoitzean hiru partidetako bost triangular jokatuko direlarik. Txapelketako beste egoitza guztiak ere finkatu dira dagoeneko eta Abadiño, Gordexola, Elgeta, Lemoa, Zalla, Amezketa eta Azkoitiko pilotalekuetan izango dute txapelketa honetako ikuskizunaz gozatzeko parada.
.

Emakume Master Cup


 

4 1/2-ko Emakume Master Cup 2018 edizio berriaren aurkezpena

Azken urteetan emakumeen esku pilota izaten ari den garapenean, Emakume Master Cup txapelketak mugarri izan dira eta udazkenarekin batera hemen da berriro bueltan Lau eta Erdiko lehiaketa. Oraindik ere buruz buruko lehiaketetan izen ematea gehiago kostatzen den arren, antolatzaileek iazko erantzun antzekoa izatea espero dute –iaz 80 parte hartzaile izan ziren-  Urtero bezala, parte hartzea librea izango da eta interesatuek urriaren 7ra arte izango dute aukera webgune honetan.

Aurreko urteetan bezala, bi mailatan jokatuko da Master Cup txapelketa, Lehen mailan eta Promoziokoan. Iazko finalek Sopelan izandako arrakastak bultzatuta, bigarren edizioa Gipuzkoan, Azkoitia bezalako pilota tradizio handiko herri batean jokatuko dira finalak. Finalerdiak, berriz, Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatuko dira eta bi jaialdi hauek ETB-1k zuzenean emango ditu. Sailkatze fasea, berriz, oraindik zehazteke dauden Bizkaiko zenbait herritan jokatuko da.


Printzipioz, pilotari bakoitzak erabakiko du zein mailetan jokatu, baina antolatzaileek izen ematearen jarraipen bat egingo dute, lehiaketak ahalik eta orekatuenak izan daitezen. Nabarmentzekoa da iazko Promozio Mailako txapela jantzi ostean, Eneritz Arrietak Lehen Mailan jokatuko duela. Orain arteko Master Cup guztietan txapeldun izan den Leire Etxanizek ere parte hartuko du.

Etorkizunera begira, antolatzaileek izen emate prozesu hau pilotariei materialaren inguruan galdetzeko probestuko dute. Datorren urtean pilota goxuarekin edo mixtoarekin jokatuko duten galdetzeko.
.

Emakume Master Cup


Berri zaharrak:

 

Aurreko txapelleta berriak